woman holding on to her hat

SENSATHLON ® PROGRAMA

Familia modu naturalean sortu nahi baduzu, harreman sentimentaletan inplikatu, tanpoiak erabili edota ginekologia zerbitzura lasaitasunez joan, eta bagina-sarketa egiteko zailtasunak baldin badituzu, udako edizio berezi honetan zure plaza lortzeko izen eman!

Summer edition

Summer edition

Summer edition

2025 UDA

Kaixo!

Nerea Sancho naiz psikoterapeuta, sexologia eta bikote terapian aditua. Emakumeen bidelaguntza egiten dut euren zailtasun bulbo-baginal atseginekin kontaktatzen joan daitezen eta harreman intimoak naturaltasunez bizi ditzaten.

Agian honako egoeretan aurkitu zara:

Nerea Sancho sexologoarekin

Summer edition

Zaila egiten zaizu tanpoi bat jartzea edo hatzekin bulba ukitzea.

Zure lagunak bikotekidearekin daude eta zuk desberdin sentitzen zara gainerakoekin alderatuta.

Zergatik gertatzen zaizkizun gauza hauek zuri galdetzen diozu zeure buruari.

Zure baitan zerbait gaizki dagoela edo ez dabilela ondo sentitzen duzu.

Ez zara gai mutil batekin bagina-sarketa praktika egiteko eta zerbait falta dela sentitzen duzu.

Zalantzak dituzu ama izango zaren edo ez, zure bikotekidearekin koitoa egin ez duzulako lortu, eta horretan pentsatzen duzunean, beldurra, frustrazioa edo ondoeza sentitzen dituzu.

Ez dituzu sentsazio eta zailtasun hauek partekatzen, lotsagatik, eta ingurukoek ez lukete inoiz zure egoera imajinatuko. Beste irudi bat dute zuganako.

Ez duzu laguntza eskatzen hau konpontzeko; agian pentsatu duzu beste inori ez zaiola gertatzen edo ez duela konponbiderik.

Baliteke zure burua honako hau egiten aurkitu izana ere:

  • Itxurak egiten dituzu ezer gertatzen ez balitz bezala, baina barru-barruan badakizu zerbait ez dabilela ondo zure baitan, baina ez duzu horretan pentsatu nahi. Beldurra ematen dizu horretan pentsatzeak.

  • Familia bat osatu nahi duzu, baina ezinezkotzat sentitzen duzu, zure bikotekidearekin koitoa egitea lortu ez duzulako, eta gustatuko litzaizuke haurdun geratzea modu naturalean, beste guztiek bezala.

  • Mutil batek zurekin ligatzen saiatzen denean, eta gainera, gustatzen bazaizu, lehenengo zitaren ondoren –edo lehenago ere– harremana eteten duzu, badakizulako gero sexu-harremanak izatea espero dela eta ez duzulako uste gai izango zarenik; lotsa handia pasatuko duzula sentitzen duzu eta kontatu beharko diozula inoiz ez duzula egin.

  • Harreman sexualetan, aurretik aurreikusten duzu tentsioan jarriko zarela eta baginako penetrazioa saihestu beharko duzula, eta horrek berak kendu egiten dizkizu gogoak. Gehiegi zaude erne dena kontrolatzen, mina ez izateko.

  • Sekretu txar bat bezala gordetzen duzu hau, eta min ematen dizu, beste emakumeek gau bateko harremanak izan ditzaketelako edo haur bat izaten saiatu daitezkeelako, eta zuk ez duzulako ikusten nola egin.

  • Zure buruari esaten diozu ez zaizula interesatzen harremanak izatea, ezta bikotekiderik edukitzea ere. Ondo zaudela horrela. Ez duela merezi. Penetrazioa ez dela garrantzitsua. Kirolarekin, lagunekin eta lanarekin, ez duzula denborarik gehiago.


12 ASTEZ

ZER LORTUKO DUZU?

TENTSIOA ZEGOEN LEKUAN SENTSAZIO ATSEGINAK IZANGO DITUZU

Ikasi zure sentsazio bulbo-baginalekin konektatzen eta hobetu zure harreman intimoak.

woman on top of crowd
woman on top of crowd
ERALDATU ZURE BIZITZA

Ama izateko helburuarekin bagina-sarketa praktikatzeko beharrezko iaiotasunak garatzeko beharrezko baliabideak eskura izango dituzu.

Udaz gozatzeko tanpoiak jartzeko beharrezko segurtasuna lortzeko bidelaguntza jasoko duzu.

ERLAJATU ETA IBILBIDE BERRIAK HASI
woman watching child playing on beach during daytime
woman watching child playing on beach during daytime
woman in white black and red floral sleeveless dress standing near green trees during daytime
woman in white black and red floral sleeveless dress standing near green trees during daytime
person holding fire cracker shallow focus photography

Zer lortuko duzu laguntza-programa honekin?

  • Zure helburuak definitzea. Argitasuna izatea horiei buruz. Jada eman dituzun pausoak eta oraindik eman gabe daudenak identifikatzea, nahi duzun hori lortzeko.

  • Helburuak lortzeko eman beharreko pausoak zein ordenatan egin behar diren jakitea.

  • Hiru arloetan aurrera egitea. Alde batetik, bagina-bulbaren inguruko trebetasunak landuko dituzu; bestetik, mugak eta sinesmenak gainditu, eta zein izan nahi duzun berriz erabakitzeko baimena emango diozu zure buruari.

  • Blokeo egoeratik irtetea, trabatik ateratzea eta norabide jakin batean aktiboki ekitea.

  • Beldurra eta saihestea alde batera utzita, sentsazio atseginak sentitzen hastea.

  • Lan-erritmo bat mantentzea.

  • Zure helburuak lortzeko beharrezko baliabide guztiak eskuratzea (ezagutzak, praktikak, laguntza, jarraibideak…).

ETA NOLA ANTOLATUKO GARA?

· BAKARKAKO 5 SAIO ON-LINE (50 MIN BAKOITZA)

· 12 ASTEZ WHATSAPP BIDEZKO LAGUNTZA ETENGABEA BULEGO ORDUTEGI BARRUAN

· PLATAFORMA BIDEO, AUDIO, TESTU ETA ARIKETEKIN

· BEHARREZKO EDUKI ETA METODOLOGIA OSAGARRI PERTSONALIZATUAK

person holding ice cream cone with ice cream
person holding ice cream cone with ice cream

Zure kasuan SENSATHLON PROGRAMA egokia dela jakiteko idatzi eta whatsapp bidez egingo dut lehen kontaktua.

Ongi etorri Sensathlon Summer Edition-era, 12 asteko programa bat emakumeentzat diseinatua, zure sentsazio bulbo-baginalak lasai sentitzen ikasteko giro fresko eta motibatzaile batean.

person in blue denim jacket
person in blue denim jacket

25 URTEKO ESPERIENTZIA SEXOLOGIAN... ZU DESBLOKEATZEKO PREST!

PLAZA MUGATUAK! ARGI IBILI! :-)

gray computer monitor

INFO +

Summer edition

Summer edition

Summer edition

2025 UDA

Aprobetxatuko 2025 UDAko energia zure buruari gauzak errazago jartzeko!

Summer edition